Lantzeko inauterietako dantzak ikasteko ikastaroa antolatu dute Alkartasunakoek
Ikastaroa zapatuan egingo dute, 11:00etan hasita, Gizarte eta Kultura Etxean.
Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldea aratusteak prestatzen dabil. Urtero egin legez, Bermeotarrak fanfarreagaz batera, Lantzeko inauteriak kaleratuko dituzte aratusteetan eta kalejiran ibiliko dira otsailaren 22an [zapatua], 12:30ean hasita. Gizarte eta Kultura Etxetik hasiko dira Lameran amaitzeko.
Kalejira hori herritarrekin batera egin gura dute, eta herritarrak animatu gura dituzte parte hartzera. Horregatik, aurreko urteetan egin modura, Lantzeko inauterietako dantzak prestatzeko doako ikastaroa antolatu dute, gura duten guztientzako. Ikastaroa zapatuan egingo dute, 11:00etan hasita, Gizarte eta Kultura Etxean.
Mozorroa “oso erraza” dela diote, eta dantzan egiteko gogoa baino ez dela behar adierazi dute Alkartasuna Dantza Taldekoek.