Familian egiteko eskulan tailerra antolatu dute etzirako
3 eta 7 urte bitarteko umeek guraso batekin parte hartu ahalko dute tailerrean.
Foruko J.M. Torrealdai Kultur Etxeak familian egiteko eskulan tailerra antolatu du. Eskulanak egiteko tailerra barikuan egingo dute; 17:00etan hasiko da kultur etxean bertan, eta 18:30ak bitartean lanean egongo dira.
3 eta 7 urte bitarteko umeek guraso batekin parte hartu ahalko dute tailerrean. Adin horretatik gorakoek, berriz, bakarrik ere parte hartzeko aukera daukate.