Gaztelugatxek 728.000 bisita izan zituen iaz
Bisitari kopuru handiena udan hartu zuen; %52,82
Gaztelugatxek izan duen bisitari kopuruaren hazkunde progresiboari aurre egin nahi dio Bizkaiko Foru Aldundiak, eta hartu berri dituzten neurri guztiak horri begira dela esan dute.
2019. urtean 27.995 pertsonak bisitatu zuten Gaztelugatxe; aurreko urtean baino 143.705 gehiagok.
Bisita horietako gehienak (% 52,82) udako hilabeteetan izaten dira. Abuztua (154.794 pertsona) eta uztaila (95.150 pertsona) dira bisitari gehien izan dituzten hilabeteak (bisitari guztien % 34,33). 77.842 lagun ian ziren apirilean eta 72.869 irailean.
Aste Santuan 59.255 bisitari izan zituen Gaztelugatxek; hau da, bisitari-kopuru osoaren % 8,14. Aldi horretan, Larunbat Santuan eta Ostiral Santuan izan ziren bisitari gehien: 8.665 eta 8.322 bisitari, hurrenez hurren.