Hegaztiek nekazariei zein onura dakarzkien azaldu du Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamunok Eako azokan
Arranotegi auzoko Longane baserriaren inguruan batu dira gaur Bermeoko alkate Aritz Abaroa eta Arrain Azoka Elkarteko kideak zuhaitzak landatzeko.
Busturiko Sandindere kirol taldeari esker, herriko 6 eta 12 urte bitarteko umeek herrian bertan kirola egiteko aukera daukate; hainbat jolasen bitartez, umeak kirolera hurbiltzen dira.
"Pasabidea bukatuta dago, azken ukituak egitea besterik ez da geratzen", adierazi zuen Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak eguazten iluntzeko osoko bilkuran.
Estalitako gunearen baitan, adin ezberdinetako haurrek erabiltzeko moduko elementuak jarri dituzte.
Ein GO taldeak, Euskal Herrian sustraitutako abestiak oinarri, publiko guztien inplikazioa lortzen du, formatu malguen bitartez; herririk herri, hazten jarraitu nahi du.
Bihar zabalduko dute, eta martxoaren 15era arte gura duenak parte har dezake. Aurretiaz izena eman behar da, baina doako ekintza dela zehaztu dute antolatzaileek.
Udalerriko errepideak eta plazak hobetzeko udal planaren parte dira lanok, eta hiru hilabete iraungo dutela jakinarazi dute udal arduradunek.