Bihar Sestaon hasiko dute Bizkaiko Batel Liga
Busturialdeko 16 uretaratuko dira lehen jardunaldian.
Busturialdeko arraun taldeetako partaideak prest daude asteburu honetan Bizkaiko Batel Ligari ekiteko. Bihar, 15:00etan hasiko dute Sestaon lehen jardunaldia, eta Busturialdeko batelak 16 izango dira.
Elantxobeko zazpi batel ariko dira lehian. Gazte mailan, mutilen bi batel izango dira, eta absolutuetan neskak ariko dira. Kimu mailan eta txiki mailan nesken zein mutilen batel banak ordezkatuko du taldea.
Bermeotarrek bost batel uretaratuko dituzte Sestaon, eta denak izango dira mutilenak. Kadete eta gazte mailetan bina talde aterako dituzte eta txiki mailan bat.
Mundakarrek lau talde osatu dituzte biharko. Mutilek senior, txiki eta kimu mailetan batel bana izango dute eta kimuetan talde mistoa ere osatuko dute.