Istripu baten eraginez, Sollubeko errepidea itxita dago
08:00ak aldera kamioi bat irauli da eta ondorioz, Bi-631 errepidea bi noranzkoetan itxi behar izan dute. Kamioilaria ateratzeko lanetan aritu dira suhiltzaileak; kamiolaria zaurituta dago.
BI-631 errepidea itxita dago istripu baten ondorioz. Trafiko Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, 08:00ak aldera kamioi bat irauli da eta errepidea bi noranzkoetan itxi behar izan dute. Autopilaketak eragin ditu eta zirkulazioa desbideratu egin dute; Bakiora edo Gernika-Lumora doan BI-2235 errepidea erabiltzea aholkatu dute.
Suhiltzaileak kamioliaria ateratzeko lanean aritu dira, eta atera ondoren, zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera. Dagoeneko suhiltzaileek euren zeregina bukatu dute, eta une honetan, errepideak garbitzeko zerbitzuko langileak gasoil isuria kentzeko lanean ari dira.