Asfaltatze lanak egin dituzte Bermeoko zenbait gunetan
Bermeoko asfaltatze lanen lehenego fasearen baitako lanak direla azaldu dute udaletik.

Hain zuzen ere herriko bost gunetan egin dituzte asfaltatze lanak: Trake kalean, San Martin auzoko gune batean, Arostegiko zubian, Jose Done ikastetxe barruko aparkalekuan eta kanposanturako sarreran.

Arostegiko zubia asfaltatze lanak eginda. Argazkia: Bermeoko Udala
Udaletik azaldu dutenez, lanok udal gobernuak legealdi hasieran markatu zuen Bizi kalitatea helburu estrategikoaren baitan kokatu dituzte; izan ere, irisgarritasuna hobetzearekin lotuta daude. Diotenez, oraindik seinaleztapen horizontala jartzea falta da, hala ere, datozen egunetan amaitzea aurreikusten dute.
Gune horiek asfaltatzeaz gain, zenbait gabezi ere hobetu dituzte; “hau da, ikusi diren akatsak zuzendu dira, lurzorua hobetuz”.
Bermeoko asfaltatze lanen lehenego fasearen baitako lanak dira, eta 47.033,16 euroko inbertsioa egin dute.