Euskadiko Gizon Proba Txapelketan Santi Zubizarretarentzat izan da txapela
Absolutu kategorian, nabarniztarrak etxean jantzi du 2019ko txapela. 85 kilo azpiko kategorian, berriz, Beñat Amade izan da onena.
Argazkia: Illuntzar Jai Batzordea. 2019ko Euskadiko Gizon Proba Txapelketa jokatu dute asteburuan, Nabarnizko frontoiko probalekuan, eta absolutu kategorian, Santi Zubizarretak etxekoen aurrean jantzi du txapela.
3 untza 4m eta 29zm-ko markagaz nagusitu da nabarniztarra. Hain zuzen, txapelketa oso lehiatua izan da, alde estua egon baita lehen bien artean. Gorka de la Concepcion geratu da txapeldunorde, 3 untza, 4m eta 25 zm eginda.
Juan Carlos Lopez arabarra sailkatu da hirugarren, 2 untza 3/4 1m eta 62zm-gaz.
Bederatzi probalari lehiatu ziren absolutu kategorian. 85 kilo azpikoan, ostera, hiru finalista egon ziren eta nahiko final parekatua izan zen. Beñat Amade bizkaitarrak egin zuen markarik onena: untza 1, 3/4 3m eta 93zm. Aitor Etxaniz geratu zen txapeldunorde, untza 1, 3/4 metro 1 eta 41 zm. Kerman Perez hirugarrenak untza 1 3/4 eta metro 1 egin zituen.
*ARGAZKIAK: Illuntzar jai batzordea