929,5 euro jaso dituzte lasterketan eta Asparbirentzako izango da batutakoa.
Aurten bai, eguraldia lagun izan zuten atzo Bermeo zein inguruko herrietako korrikalariek. Hala, korrikalariek kirolarekin gozatzeko aukera “ederra” eduki zuten Bermeoko kaleetatik, XVI. Herri Lasterketari esker.
Nagusiak, umeak zein gazteak batuta, 754 korrikalari batu zituen atzo Bermeoko Herri Lasterketak: 360 neska (%47.75) eta 394 mutil (%52.25).
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 147 korrikalarik lehiatu zuten lasterketa nagusia; horietatik, 42 izan ziren neskak (%28.57) eta gainontzeko 105ak, berriz, mutilak ( %71.43) izan ziren.
Ume zein gazteen artean, urtero legez, arrakasta handia izan zuen herri lasterketak. Hain zuzen ere, 607 parte hartzaile egon ziren. Kasu honetan, nesken parte hartzea mutilena baino handiagoa izan zen: 318 neska (%52.39) eta 289 mutil (%47.61).
Aurten, lasterketan batutako dirua Asparbik jasoko du, Bizkaiko Parkinson elkarteak. Parte hartzaileen ekarpenak gehi atzo elkartearentzako egindako borondatezko ekarpen ekonomikoak kontuan izanik, 929,5 euro lortu dituzte azaldu dute.