Lau prestakuntza ikastaro emango ditu Lanbide Ekimenak zentroak
Otsailetik ekainera bitartean eskainiko ditu formakuntza tailerrak
Gazteei zuzendutako lau prestakuntza ikastaro emango ditu Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak zentroak. Otsailean hasi, eta ekainera bitartean iango dira 30 urtetik beherako pertsonentzako formakuntza saioak. Horietan lehenengoa arreta soziosanitarioaren gainekoa izango da, otsailean. Martxoan, berriz, orga jasotzaile eta garabien operadoreak trebatzeko formakuntza izango da eskainiko dutena.
Apirilean etena eginda, maiatzerako Word programaren oinarrizko ikastaroa da Lanbide Ekimenak zentroan prestatu duena. Ekainean, berriz, Facturaplus eta Contaplus programak maneiatzen ikasteko saioak hartu ditzakete gazteek.
Hain zuzen ere, langabezian dauden gazteei zuzendutako formakuntza ikastaroak dira laurak, eta bakoitzean 15 lagunentzako lekua dago. Ikastaro edo tailer baokoitza 45 ordukoa izango da.
Lanbide Ekimeneko bulegoetan emango dituzte tailerrak, eta interesa dutenek zentroak Gernika-Lumon (Alhondiga, 6) duen egoitzara joan beharko dute izena emateko, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00ak bitartean.