HITZAk Lilatoirako aterako duen kamiseta eskatzeko epea, zabalik
Interesatuek telefonoz deitu (94-684 44 36) edo posta elektronikoa bidali beharko dute (lilatoia@hitza.eus). Otsailaren 21a da eskaerak egiteko azken eguna.
Beste behin ere Donostia milaka emakume korrikalariz beteko du Lilatoiak martxoaren 1ean. Aurten, 31. lasterketa izango da. Azken urteetan egin modura, lasterketan HITZA-ren kamisetagaz parte hartzeko aukera egongo da. Kamiseta doan banatuko du Hitza-k izena ematen duten guztien artean.
Horretarako, interesatuek telefonoz deitu (94-684 44 36) edo posta elektronikoa bidali beharko dute (lilatoia@hitza.eus); posta elektronikoa bidaltzerakoan kamiseta lortu nahi dutenen izen-abizenak zehaztu beharko dira. Otsailaren 21a eskaerak egiteko azken eguna.
Korrikalariek euren kabuz izena eman beharko dute Lilatoian. Baina Hitza-ren kamiseta eramango dutenak aurretiaz batu eta talde argazkia aterako dute.