Hizer Studioak irabazi du Gernika-Lumoko Gabonetako erakusleiho onenaren saria
Guztira, 63 establezimenduk parte hartu dute aurten, eta erakusleiho guztien artean onena izan da Hizer Studioarena. Bigarren saria Nere Sustraiak Loradendak eskuratu du, eta hirugarren onena izan da Naia dendaren erakusleihoa
Hirugarren urtez antolatu du Gernika-Lumoko Merkatari elkarteak Gabonetako erakusleiho onenaren lehiaketa. Guztira, 63 establezimenduk parte hartu dute aurten, eta erakusleiho guztien artean onena izan da Hizer Studioarena; 600 euroko saria jaso du.
Bigarren saria Nere Sustraiak Loradendak eskuratu du, eta hirugarren erakusleiho onena izan da Naia dendarena; hurrenez hurren, 400 eta 200 euroko sariak jaso dituzte.
Abenduaren 10ean hasi zuten lehiaketa, eta hasierako 63 establezimenduetatik hamar onenak aukeratu zituzten adituek. Hizer Studioa, Nere sustraiak Loradenda, Optika eguren, Ladis Design, Josten, Naia, Gonzalez decoracion, Aspuru, Mononoke eta Fermin Berria izan ziren izendatuak. Horiek aukeratuta, herritarren telefono deiek erabaki dute irabazlea.