Bertsoekin gozatuz, urteari hasiera "paregabea" eman diote bertsozaleek
Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga aritu ziren bertsotan kulturarako fabrika sozialean, eta urteari hasiera bikaina eman diotela onartu dute Lilibertsokoek.
Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagaren bertso saioagaz gozatu zuten barikuan Astrara bertaratutako bertsozaleek.
Giro paregabean afaldu eta bi bertsolari ezagunen bertso saioagaz urteari hasiera “ederra” eman diotela adierazi dute Lilibertsoko kideek: “Urte berriari hasiera paregabea eman diogu. Eskerrik asko, bihotzez, Maialen eta Unai!”. Astrara gerturatutako bertsozale leial guztiei ere euren esker ona adierazi diete.
Urtea hasteagaz batera, hainbat proiektu dituzte Lilibertsokoek, eta herritarrei euren bidean laguntzeko gonbidapena egin diete: “Gauza politak datoz aurten. Gu prest gaude. Lagunduko diguzue bertsoen bidean?”.