Erreka hegaleko hiri altzariak eraberritu ditu Gernika-Lumoko Udalak
Urbieta inguruetatik hasi eta pasealeku bukaeraraino dauden 48 banku eta 5 mahai hobetu ditu Gernika-Lumoko Udalak.

Gernika-Lumoko Udalak erreka hegaleko pasealekuan dauden bankuak eta mahaiak eraberritu ditu; hiri altzariak margotu eta hobetu dituzte.
Hiri altzariak hobetzeko plan bati jarraituz burutu duen ekintza da honakoa, izan ere kaleak eta aisialdirako guneak edertzen jarraitzeko asmoa dute udal agintariek. Hobekuntzei esker, Urbieta inguruetatik hasi eta pasealeku bukaeraraino dauden 48 banku eta 5 mahai hobetu dira.