Baso bainuak egingo dituzte, ongizatean eragiteko
Muruetan, Gernika-Lumon eta Arratzun egingo dituzte, urtarriletik martxora bitartean
Ekobideak kooperatibak antolatuta, baso bainuak egingo dituzte Busturialdean. Hain zuzen ere, Muruetan, Gernika-Lumon eta Arratzun eskainiko dute esperientzia hori. Baso bainua zentzuak pizteko jarduera da, denbora tarte labur batez, lasaitasunean, naturan ibilaldiak eginez. Ingurune naturalak eskaintzen dituen elementueta soinuekin gozatzean datza esperientziak, armonia lortzeko. Esperientzia horrek pertsonen ongizatean eragin zuzena dutela diote baso bainuen antolatzaileek.
Muruetan egingo dute lehenenengo saioa, urtarrilaren 26an; otsailaren 23an egingo dute Gernika-Lumokoa, eta martxoaren 22an Arratzu-Mendatakoa. 10:30etik 12:00etara izango dira hiru saioak, eta informazio gehiagorako edo izena emateko telefono zenbaki bat eta posta elektronikoa dituzte: 688 62 72 42/ ekobideak@gmail.com. Gernika-Lumo eta Arratzuko saioetan 5 euro ordaindu behar dira.
Japoniatik heldutako esperientzia da baso bainuena. Shinrin-yoku izenagaz ezagutzen dira han; basoaren atmosfera xurgatzea, hain zuzen ere. Esperientzia hori Bizkaira ekarrita, esperientzia pilotua egin zuten 2018an, Mendatan.
Ikerketa. Avifes buruko gaitzen bat dutenen eta haien senideen elkarteko 30 lagunek baso bainuak egin zituzten, astero bi orduko saioak. Esperientziak parte hartzaileengan izan zuen eragina aztertu zuten, eta azterketaren emaitzen arabera, buruko gaitzen bat izan eta ikerketan parte hartu zutenen %89k beren egoera fisikoaren inguruko pertzepzioa hobetu zuten. Neurketa fisiologikoak iraun bitartean, gainera, taldekideen arteria presioaren eta bihotz frekuentziaren jaitsiera esanguratsu eta progresiboa erregistratu zuten.
Ongizate emozionalean ere izan zuen eragina, eta buruko gaitzen bat zuten parte hartzaileen %95aren aldartea hobetu egin zen. Antsietatea arintzea eta arindu zitzaiela nabaritu zuten. %54k, berriz, indar eta energia handiagoa sentitu zuten.
Pertsonen arteko harremanei erreparatuta, parte hartzaileen %90ek euren arteko