2.100 bisitari baino gehiago izan ditu Gabonetako jolas parkeak
Abenduaren 28tik 30era bitartean jarri zuten martxan Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian Gabonetako umeen jolas parkea. Jolasguneak jasotako bisitarien kopurua aztertuta, "arrakasta handia" duen ekimena dela adierazi dute antolatzaileek.
Abenduaren 28tik 30era bitartean jarri zuten martxan Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian Gabonetako umeen jolas parkea, eta 2.100 bisitari baino gehiago jaso zituen.
Jolasguneak jasotako umeen kopurua aztertuta, “arrakasta handia” duen ekimena dela adierazi dute antolatzaileek: “Bisitari kopurua aztertuta, umeen Gabonetako parkea Eguberri garaiko ekitaldi nagusienetakoa bihurtu da gure herrian”.
Nabarmendu dutenez, egunero-egunero gernikar andana bertaratu da pilotalekuko instalazioetara, baina “aurreko urteetan legez, batez ere arratsalde partean batu izan da ume kopuru handiena”.
Guztientzako “aukera zabala”. Gainera, antolatzaileek, umeez gain, gazteak ere parkera hurreratu direla azpimarratu gura izan dute. Jarduera guztiak izan dira bisitarien gustukoak: bideo-jokoen gunea, puzgarriak, edota betiko jolasak.