San Tomas Eguna ospatuko dute arratzuarrek
Santo Tomas elizan meza entzuten emango diote hasiera jai egunari.
Badator Gabon aurreko urteroko hitzordua. San Tomas eguna da bihar, baserritarren eguna. Busturialdean egun hori ospatzen dutenak ere badaude.
Arratzuarrentzat berezia izaten da San Tomas eguna, herriko patroia baitute. San Tomas elizan meza entzun ostean, bertaratutakoentzako hamaiketakoa eskainiko dute. Piratak Herri Kirol Taldearen saioagaz gozatzeko aukera ere egongo da, trikitilarien doinuak entzuten dituzten bitartean.
Arratsaldean, berriz, karta jokoan aritzeko aukera izango dute herritarrek, briska txapelketa antolatu baitute. Parte hartu gura dutenek, Loiolako tabernan eman beharko dute izena, bost euro ordainduta. Irabazleek Gabonetako otzara bana jasoko dute oparitzat.
BIHARKO EGITARAUA
– 12:30. Meza, Santo Tomas parrokian.
– Ondoren, hamaiketakoa eta Piratak Herri Kirol Taldearen saioa, trikitilariekin girotuta.
– 17:00. San Tomas eguneko IV. Briska Txapelketa, Loiolako tabernan.