2019ko azken saioa Allende Salazarreko ikasleekin egin du HITZAk
Ikasturtearen lehen hiruhilekoan hiru bisita egin ditu Allende Salazar ikastetxera, eta urtarrilaren 10ean bueltatuko dira.
2018ko udaberrian eskualdeko ikastetxeetara bisitak egin hasi zen Busturialdeko Hitzaren lantaldea. 2018-2019 ikasturtean bertoko bederatzi zentrotan egon ziren, eta 2019-2020 ikasturteari beste horrenbestetan egoteko ilusioagaz ekin diote.
Azaroan eta abenduan Gernika-Lumoko Seber Altube eta Allende Salazar ikastetxeak bisitatu dituzte. Azken horretara, hiru barikutan joan dira (egun bakoitzean bi saio). HITZAk gaur egin du 2019ko azken saioa bertan, eta 2020ko lehenengoa ere hantxe izango da.
Gaur Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako bi ikasgeletako umeekin hasi dute eguna. HITZAren papereko edizioa (egunkaria) esku artean aztertu dute eta euren arbel digitaletan ikusi dute edizio difitala (webgunea). Beraz, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza egunkarian zein www.busturialdea.hitza.eus atarian lantaldeak egiten duena bertatik bertara ezagutu dute.
Adi-adi jarraitu dituzte kazetariek emandako azalpenak, eta horiek gustura erantzun dituzte ikasleek egindako galderak. HITZA proiektua, kazetaritza lana, testu motak, Busturialdeko Hitzaren sare sozialak (Ā facebook,Ā twitter ,Ā Instagram etaĀ YouTube )webgunea eta bertako argazki galeriak etaĀ bideoak … gauza askori buruz berba egiteko aprobetxatu dituzte bi saioak.