Hitzak ikasturteko bigarren bisita egin du Allende Salazarrera
Kazetaritza lana eta testu generoak ikasllei azaltzeko saioak egiten ditu Busturialdeko Hitzak, eskualdeko ikastetexeetan. Gaur, Allende Salazar ikastetxera ikasturteko bigarren bisita egin du. Bi saio izan dira, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin.
Albistea, erreportajea, elkarrizketa eta iritzia zer diren eta zein berezitasun dituzten jakin dute ikasleek. Era berean, bata bestearengandik bereizten ere ikasi dute, HITZA egunkaria lagun dutela.
Ikasturte honetan, Busturialdeko Hitzako lantaldeak Gernika-Lumoko ikastetxe horretara egiten duen bigarren bisita izan da gaurkoa. Kazetarien lanari buruz ian ditutzen zalantzak ere argitu dituzte, eta HITZA proiektua bera ere gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Egunkariak paperean ateratzen duen edizioa ez ezik, edizio digitala ere ezagutu dute Allende Salazarreko gazteek, www.busturialdea.hitza.eus ataria, hain zuzen ere.