Gernika-Lumok zazpi langabe kontratatu ditu, zortzi hilabeterako
30 urtez azpiko gazteak dira, eta uztailera bitartean ariko dira lanean
Gernika-Lumok 30 urtez azpiko 7 langabe kontratatu ditu. Zortzi hilabeteko kontratua dute, eta uztailera bitartean izango dira lanean. Eskualdeko enplegu planaren babespean egin ditu udalak kontratazioak. Lanbide Ekimeneko presidente Jon Lejarragak esan duenez, “proposamen berri horrekin, egoera horretan dauden eta beharrezko baldintzak betetzen dituzten gazteak laguntzea da asmoa”.
Lorezainak eta peoi lanak egingo dituzte aldi baterako langile berri horiek. Besteak beste, mantentze lanak egingo dituzte Santa Ana aparkalekuaren inguruan ekitaldietarako egokitzen ari diren gunean, edota itsasadarreko babes-hesia konpontzen behar egingo dute.