Gabonetako argiak piztuko dituzte gaur Arratzun
Bihar, Gospel kontzertua izango da Santo Tomas parrokian
Gabon sasoiari begira da Arratzu ere, eta asteburruan Gabon giroan sartuko da herria. Gaur iluntzean piztuko dituzte argiak, 19:00etan. Ostean, txokolate jana izango da gura duenarentzat.
Bihar, doinu bereziak helduko dira herrira. Hain zuzen, Gospel kontzertuagaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, Goizargi Gospel Choir koruaren eskutik. San Tomas parrokian izango da saioa, 19:00etan hasita.
Hurrengo asteetarako ere hainbat ekintza eta jarduera antolatu ditu Arratzuko Udalak. San Tomas eguna ospatuko dute datorren zapatuan, abenduaren 21ean. Herri kirol taldearen saioaz gain, briskan jokatu eta saria irabazteko aukera izango dute herritarrek, besteak beste. Ajangizko Artxube dantza taldearen emanaldia izango da abenduaren 22an, eta ardo dastaketa ere egingo dute Jon Andoni Rementeriarekin.
Abenduaren 23an, astelehenez, Bizkaiko Herri Kirol Ligaren finala hartuko du Arratzuk. Bermeoko Lasuen HKT-k indarrak neurtuko ditu Arratzuko Piratak taldearen aurka.
Gabonak iraun bitartean, zer egin eta zegaz gozatu izango da Arratzun, eta urtarrilaren 3an zarratuko dute kultur egitaraua, herriko familiek Arriaga Antzokira egingo duten irteerarekin.
EGITARAUA:
Abenduak 13:
19:00. Gabonetako argiak piztuko dira. Ostean, txokolate-jana.
20:00. Su artifizialak.
Abenduak 14:
19:00. Gabon kontzertua Santo Tomas parrokian. Goizargi Gospel Choir.
Abenduak 21 (San Tomas eguna):
12:30. Meza San Tomas parrokian. Ostean, hamaiketakoa eta Piratak herri kirol taldearen saioa. Trikitixak berotuko du giroa.
17:00. San Tomas eguneko IV. Briska Txapelketa Loiolako tabernan. Saria: Gabonetako otzara bana. (IZen emotea tabernan: 5 euro bikoteko).
Abenduak 22:
12:30/15:00. Ardo dastaketa Loiolan.
12:30. Artxube dantza taldearen saioa.
12:45. Jon Andoni Rementeriak ardo dastaketa egingo du.
Abenduak 23:
19:30. Bizkaiko Herri Kirol Liga finala.
Lasuen HKT (Bermeo) vs Piratak HKT (Arratzu).
Abenduak 24:
19:30. Olentzero eta Mari Domingi datoz. Arrolatk bajatu eta loiolatik pasatu ostean, frontoira joango dira.
Abenduak 26:
18:00. Txomin & Txistuman Deskontzertuan, Loiolako aretoan.
Abenduak 28.
18:00/21:00. Goikuri adiñekoen elkarteak antolatuta:Antzinako baserriko elikadura iturriak (esnea eta uruna).