Urtarrilaren 26an egingo dute Etxera Trail
Aste honetan zabaldu dute izen ematea. 16km-ko mendi lasterketa eta martxa eta 6 km-ko martxa egingo dituzte.
Kirola eta aldarrikapena batzen dituen Etxera Trail proba urtarrilaren 26an [domeka] egingo dute, eta martitzen arratsaldean zabaldu zuten izen ematea.
www.etxeratrail.eus webgunean izena eman behar da. Hirugarren urtez jarraian egingo dute, eta 16km-ko (650m-ko desnibel positiboa) mendi lasterketak eta martxak eta 6 km-ko martxak (350m-ko desnibel positiboa) osatzen dute proba.
Lasterketa egiteko 12 euro ordaindu behar dira, martxa luzerako 10 euro eta martxa txikirako 8 euro.
Urtarrilaren 26an, 09:00etan hasiko dute Etxera Trail, martxa luzeko irteeragaz. Korrikalarientzat 10:30 izango da irteera-ordua, eta martxa laburreneko parte hartzaileak, berriz, 10:45ean aterako dira Pasealekutik.
Helburua. Ahalik eta herritar gehien, euskal preso, iheslari eta errefuxiatu politikoen auzian inplikatzea, konprometitzea eta aktibo bilakatzeko helburuagaz sortu zuten proba. “Euskal Preso Politikoak etxean gura doguzalako, kalean gura doguzalako eta keinu txikiak handi eginez, pausoz pauso lortuko dogulako”.