Surf eta body board zirkuituen azken jardunaldia Mundakan lehiatuko dute
Bihar surf modalitateko mutilak bakarrik uretaratuko dira, eta domekan, berriz, guztiak.
Euskal Herriko surflari eta zaleek hitzordu berezia daukate asteburu honetan, Mundakan. Euskal Surfing eta Body Board Zirkuituen azkenengo probak lehiatuko dituzte bertan, eta beraz, bertan erabakiko dirasurf zein body board modalitateetako Euskal Herriko aurtengo txapeldunak.
Surfing Zirkuituko mutilen azken probagaz hasi dute bihar goizean lehia. Domekan ere uretaratuko dira mutilak, eta nesken finala ere jokatuko dute. Body Board Zirkuituko parte hartzaileak, baina, domekan bakarrik lehiatuko direla jakitera eman dute antolatzaileek.
Euskal Herriko Surf Federazioak oraindik ez ditu ordutegiak eta ordenak zehaztu.
Sariak. Surfeko Open Mutilak zein Open Neskak kategorietan lehenengo laurak sarituko dituzte. Irabazleek 1.000 euro jasoko dituzte, bigarren sailkatuek 700 euro, hirugarrenek 400 euro eta laugarrenek 300 euro.