SOS Gaztelugatxe ekimena aurkeztuko dute bihar, Mundakan
12:00etan jarri dute ordua, Juan Tribisarrospe kultur etxean
Mundakan aurkeztuko dute oraingoan SOS Gaztelugatxe ekimena. Biharko jarri dute ordua; 12:00etan, Juan Tribisarrospe kultur etxean.
Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko San Juanerako planteatzen duen garapen ereduaren eta jokabidearen aurrean herritarrek iritzia emateko eta ahotsa izateko eratu da, hain zuzen ere, SOS Gaztelugatxe ekimena.