Eurokopan TSMOKI-Minsk talde bielorrusiarra da Lointeken hurrengo aurkaria
Play off-etako joaneko partidua abenduaren 19an jokatuko du kanpoan, eta bueltakoa, urtarrilaren 9an, Malosten. Taldekako fasea 10. postuan amaitu du talde gernikarrak.
Taldekako fasea 10. postuan amaitu du Lointek Gernika Bizkaiak. Eurokoparen play off-etako partiduak erabakita daude, eta TSMOKI-Minsk talde bielorrusiarra gainditu beharko du Lointek Gernika Bizkaiak txapelketan aurrera egiteko.
Joaneko partidua abenduaren 19an [eguena] jokatuko du kanpoan, eta bueltakoa, urtarrilaren 9an [eguena], Malosten.
Talde gernikarra bigarren geratu da F multzoan ; lau partidu irabazi eta bi galdu ditu. TSMOKI-Minsk D multzoan hirugarren sailkatu da, 3 garaipen eta 3 porrotekin. Hatay BB multzoko liderraren kontrako partiduetan zortzi eta puntu bateko aldeagaz galdu zuen, eta Enisey multzoko bigarrenaren kontra puntu bakarreko aldeagaz galdu zuen partidu bat.
Talde bielorrusiarean bertako jokalariak dira gehienak eta gazteak (23 urteko batezbestekoa). Hiru jokalari atzerritar dituzte: Bartakova joko-antolatzaile txekiarra, Rachel Theriot eskolta estatubatuarra eta Oderah Chidom pibot estatubatuarra. Azken hori izan da lehen denboraldiko MVP (Most Valuable Player), baina Viktorya Hasper pibot beteranoa da saskiratzaile onena ( partiduko 16 puntu batezbeste).