Magia tailerrean batuko dira datorren astean Gurasolagunak
Izena emateko azken eguna abenduaren 9a izango da.
Gurasolagunek antolatuta, magia tailerra egongo da abenduaren 13an. Gurasoak eta seme-alabak elkarrekin ariko dira, Urtxintxako hezitzaile batekin batera; elkarrekin magia egiten ikasiko dute euskaraz. Euskal Gunean izango da tailerra, 18:00etatik 19:30era.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, tailerra aproposa da zazpi urtetik gorako umeentzat.
Parte hartu gura dutenek, abenduaren 9a izango dute izena emateko azken eguna. 607 60 95 80 telefono zenbakira deituta edota bermeoberba@gmail.com helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena. Doan parte hartu daitekeela gogorarazi dute.