Pergolako aparkalekua zarratu dute
Abenduaren 20rako aparkalekua zabalik egotea aurreikusten dute.
Bermeoko Udaletik jakitera eman dutenez, Pergolako aparkalekua zarratu egin dute. Azken ukituen faltan, irailean zabaldu zuten 354 leku dauzkan aparkalekua. Urtea amaitu aurretik lanak amaitzea zeukaten aurreikusita, eta hortaz horretan lanean ari dira.
Azaldu dutenez, besteren artean, zuhaitzak jartzeko lanak egiten ari dira. Abenduaren 20rako aparkalekua zabalik egotea aurreikusten dute.
Bermeoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren hitzarmenari esker egindako aparkalekua da Itxas Gane futbol zelaiaren ondokoa.