Familia behartsuek diru laguntza eskatzeko epea zabaldu dute
Eskariak aurkezteko epea zabalik dago eta abenduaren 16ra arte egin ahalko da eskaria udal bulegoetan.
Laguntza behar duten herriko familiak aurrekontuan Foruko Udalaren lehentasunean artean egoten dira urtero. Horiek diruz laguntzeko partida bat gordetzen dute.
Udalak jakitera eman duenez, aipatu diru laguntza horiek arautzen dituen ordenantza betetzeko, 2020. urterako udal diru laguntzak emateko prozedura hasiko da, eta, beraz, udalerriko familia behartsuek zabalik daukate diru laguntza eskatzeko epea. Diru laguntza bakarka eskatu daitekeela azaldu dute; hala ere, familia unitateak ere eskatu dezake.
Eskariak aurkezteko epea zabalik dago eta abenduaren 16ra arte egin ahalko da eskaria udal bulegoetan, goizeko ordutegian. Aurkeztu beharreko dokumentazioa udal bulegoetan bertan eskatu ahalko da.