‘Herri Txiki Infernu Handi’ saioa grabatuko dute bihar Elantxoben
'Herri Txiki Infrernu Handi' saioa grabatzen dabiltza Elantxoben, eta herritarrei bihar iluntzean elizara joateko gonbidapena luzatu diete udal arduradunek.
Euskal Telebistaren Herri Txiki Infrernu Handi saioa grabatzen dabiltza Elantxoben, eta herritarrekin egindako elkarrizketak proiektatuko dituzte bihar 20:00etatik aurrera, elizan.
Orain artean elantxobetarrekin egindako grabaketak ikusteko aukeraz gain, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabal aurkezleen bakarrizketez ere gozatuko dute elizara bertaratzen direnek. Halaber, Sebastian Lizasoren bertsoekin osatuko dute saioa.
Herritarrei bihar iluntzean elizara joateko gonbidapena luzatu diete udal ordezkariek.