Bertso triki poteorik "jendetsuenean" batu dira aurten
Udalerriko sei txoko zeharkatu ditu aurten Muxikako, Ibarruriko eta Gorozikako bertso triki poteoak. Bosgarren urtez antolatu dute, eta giro bikainean murgildu dura bizilagunak.
Bosgarren urtez jarraian, udalerriko sei txoko zeharkatu ditu Muxikako, Ibarruriko eta Gorozikako bertso triki poteoak.
Giro bikainean eta inoizkorik eta poteorik jendetsuenean batu ziren muxikarrak zapatuan; guztira hiru autobus bete zituzten. Txoko bakoitzeko pintxoak probatuta eta poteak edanda, herritarrak elkarregaz batzea eta udalerriari bizitasuna ematea lortu zuten beste behin.
Aurten ez da pintxo lehiaketarik egon, baina udal ordezkariek oroigarriak banatu zizkieten parte hartu zuten txokoei. “Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta batez ere Kolakaine, Gaukari, Dringili-Drangolo, Oizpe, Saltsamendi eta Atxelipe elkarteei”, esan dute udal ordezkariek.
Bertso triki poteora animatu zirenek Lilibertsoko hiru bertsolariren konpainia izan zuten. Asier Galarza bertsolari muxikarra, eta Aitor Etxebarriazarraga eta Julen Ibarguengoitia bertsolari gernikarrak aritu ziren.