Busturialdeak baditu zortzi finalistak
Belendizko txokoa jendez bete zen atzo, txapelketaren hirugarren kanporaketagaz gozatzeko
Sei bertsolari batu ziren atzo Belendizko txokoan jokatu zen Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketan. Sei bertsolari, eta finalerako pasea jokoan. Txokoa jendez bete zen Janire Arrizabalagak, Asier Galarzak, Julen Arzanegik, Jon Aranok, Enara Muniategik eta Iker Uriartek eskainitako saioagaz gozatzeko.
Nor bere onena ematen saiatu arren, azkenean seietatik bik lortu zuten abenduaren 13an jokatuko den finalerako txartela: kanporaketaren irabazle izan zen Asier Galarzak eta Julen Arzanegik, puntuazioaren arabera. Beste laurak, finaletik kanpo geratu dira.
Astran kantatuko duen zortzikotea badute. Hain zuzen, hauek izango dira Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren finalean txapela janzteko lehiatuko direnak: kanporaketetan irabazle izan diren Aitor Etxebarriazarraga, Ander Elortegi eta Asier Galarza; puntuazioaren arabera sailkatu diren Mikel Retolaza, Koldo Gezuraga, Eneko Aldana eta Julen Arzanegi, eta finalera zuzenean sailkatu den Onintza Enbeita. Bera izango da, gainera, finalean izango den emakumezko bakarra.
21:30ean hasiko da abenduaren 13an Gernika-Lumoko Astran jokatuko den finala.