Sanandresak ospatzen agurtuko dute azaroa Bermeon, Sukarrietan eta Ibarrangelun
Txapelketak, musika eta jan-edanak ez dira faltako Busturialdeko hiru herrietan.
Azaroa jai giroan amaituko dute Bermeon, Sukarrietan eta Ibarrangelun. Zapatuan, San Andres eguna da eta aipatu herrietako bizilagunak ez dira ospakizunik barik geratuko.
Ibarrangelun, protagonistak txapelketak izango dira; briska txapelketa arina eta mus txapelketaren finalal lehiatuko dira zapatuan. Hala ere, goizean eta gauean, musikarik ez da faltako.
Sukarrietan ere santuaren eguna ospatuko dute zapatuan. Mezaren ostean, hamaiketakoa izango dute. Arratsaldean, berriz, umeentzako tailerraren ostean, txokolate beroa dastatzeko aukera edukiko dute.
Bermeon, hiru eguneko egitaraua prestatu dute San Andres auzokoek. Berritasunekin ere badatoz, play back alternatiboa edota postre txapelketa dakarte, baina kirolak, bazkariak, kontzertuak…ere antolatu dituzte.
Zapatuko herri bazkarian parte hartu gura dutenek, Jose Ramon harategian eman beharko dute izena, eta 15 euro ordaindu beharko dira. Antolatzaileak herritarrak animatu dituzte antolatu dituzten ekintzetan parte hartzera, “sari onak egongo baitira”.
BERMEO
Barikua. Txorijagole Eguna.
– 10:30. Txupinazoa.
– 11:00. Pintxo dastaketa.
– 19:30. Sardina jana doan.
– 22:00. Orbanak taldea eta play back alternatiboa. Play back txapelketarako bertan eman behar da izena, bai eta abestia eukeratu ere.
Zapatua.
– 09:30. Mendi martxaren hasiera, aparkalekutik.
– 12:30. Umeentzako jolasak.
– 13:30. Herri olinpiada. Bertan eman behar da izena.
– 15:30. Bazkari erraldoia eta postre txapelketa.
– 21:00. Unholy Covers eta Akerbeltz taldeen kontzertuak.
Domeka.
– 09:00. AldapaXtrem txirrindulari lasterketarako izen ematea.
– 09:30. AldapaXtrem txirrindulari lasterketako irteera.
– 13:00. Hegazti piztien erakustaldia. Ondoren, poteoa, bazkaria eta relaxa.
IBARRANGELU
Barikua.
– Beti Galdu tabernaz taberna kantuan ibiliko da, pintxo potean.
Zapatua.
– 12:00. Meza. Ondoren, Ibarrangeluko dultzaina eta pandero joleak Elexalden.
– 17:00. Briska txapelketa arina, kultur etxean.
– 19:00. Mus txapelketen finalak, Elexalden.
– Ondoren, sariak eta trikitrixa EinGO taldearekin, Elexalden.
Domeka.
– 11:00. Meza.
SUKARRIETA
Zapatua.
– 12:00. Meza nagusia, Mundakako abesbatzarekin.
– 13:00. Hamaiketakoa.
– 17:30. Umeentzako tailerra
– 19:00. Txokolate jana.