Josu Unanuek zinegotzi kargua utzi du
Bere militantziatik udaletik egiten den lanaren jarraipena egiten jarraituko duela esan du Unanuek
EH Bilduren zinegotzi Josu Imanol Unanue Astorekak bere kargua uztea erabaki du, eta hartutako erabakiaren berri eman zuen atzoko osoko bilkuran.
Bizi izan duen azken urte gogorraren ostean, bindarrak beretzat behar dituela esan du Unanuek: “maila sozialean, hala ere, borrokan jarriatuko dut, beti egin dudan moduan”.
Kargua utzi orduko, eskerrak eman gura izan ditu: bere taldekoei, udaleko langile guztiei, Bermeoko herriari, kazetariei… Bestalde, udaleko langileek egiten duten lana goraipatu gura izan du, eta “une gogorretan langileengandik izan duen babesa” eskertu du.
Bere militantziatik, udalean egiten den lanaren jarraipena egiten jarraituko duela esan du Unanuek: “Bermeo herri euskalduna izatea lortu beharra daukagu, hori izan beharko litzateke lehenengo helburua”.
Bermeoko EH Bilduk oraindik ez du erabaki nork hartuko duen Josu Unanuek utzitako lekua.