Durangoko memoria gogoan izango dute gaur, Harizpen
IPESek antolatuta, Durango 1936 elkartearen esperientziari buruzko hitzaldia emango dute
Durango 1936 elkarteak hitzaldia emango du IPESen eskutik, Durangoko historia eta memoriari erreparatuko diote gaur iluntzean, Gernika-Lumoko Harizpe txokoan emango duten hitzaldian. Durangoko bonbardaketa eta ostekoak ez ezik, ahotsik izan ez dutenei ahotsa eskaintzea da elkartearen helburua; hau da, faxismoaren errepresio latza jasan duten herritarrei eta euren senideei hitza ematea.
Memoria elkarrizketen barruan, gaur berbaldia eskainiko du elkarte horretako kidea den Andoni Barreñak. 19:00etan hasiko da.