Allende Salazarreko ikasleekin iritzia landu du HITZAk
LH 5. eta 6. mailako ikasleekin izan ira gaur egunkariko kazetariak eta, albiste generoen artean, iritzia zer den azaldu dute
Gernika-Lumoko Allende Salazar ikastetxera bisita egin du gaur HITZA egunkariak. Bertan, ikasleek iritzi generoaren berezitasunak aztertu dituzte kazetariekin. Hain zuzen, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako umeekin izan dira, bi saiotan.
Argazki galeria hemen ikusgai.
Testu motak desberdinak aztertu eta kazetaritza lana bertatik bertara ezagutzeko modua izan dute ikasleek. Albistearen, erreportajearen eta iritziaren artean dauden desberdintasun nabarmenenak identifikatu dituzte HITZAk eman duen saioan.
Horrez gain, eskualdeko euskarazko egunkariaren funtzionamendua zein den jakin eta sortu zaizkien zalantzak argitzeko tartea ere hartu dute Allende Salazarreko umeek. Egunkariaren papereko edizioa irakurtzeaz gain, edizio digitala ere ikusi dute: zein albiste batzen den bertan, zelan dagoen antolatuta, bilaketak nola egin dezaketen edota argazki galeriak zelan konsultatu ikusi eta ikasi dute gaurko bi saioetan.