Oskar Vales da Gernika Clubeko entrenatzaile berria
Urtzi Arrondoren ordezkoa hartu du basauritarrak. Martitzenean ekin zion taldea entrenatzeari.
Gernika Clubeko organigramak aldaketak jasan ditu. Martitzenean Urtzi Arrondo entrenatzaileak bere postutik kendu zuten Clubeko zuzendaritzak eta kirol zuzendariak. Oskar Vales basauritarrak hartu bere lekua. Gernika Clubeko kide berria martitzenean bertan batu zen bere taldeko jokalariekin egindako entrenamendu saioan.
Vales, 45 urterekin, Athletic Clubeko jokalari ohia da; bi etapatan aritu zen Bilboko taldean jokatzen: 1994-1997ra bitartean eta 1999-2005 urteen artean. Ez da entrenatzaile kargua hartzen duen lehen aldia; Gatikan, Retuerton eta Sodupen aritu da lehenago.
Taldeko kideek beraien esker ona agertu diote joan den denboraldian Gernikara heldu zen Arrondori. Gernika Clubeko entrenatzaile ohiak taldeari zein zaleei eskerrak eman die, “harro” taldean egindako lanagatik.
Gernika Club hirugarren mailara jaitsi zen aurreko denboraldia amaitzean. Maila horretako seigarren postuan aurkitzen da une honetan, 19 puntugaz; 5 puntu falta dituzte play-offetara heltzeko. Azken bost partiduetan lau porrot eskuratu dituzte.