Gernika Lointek Bizkaiako Gaby Ocete jokalaria gutxienez bi aste emango ditu jokatu barik
Domekan jokatu zuten Spar Citylift Gironaren aurka; Ocete hirugarren laurdenean lesionatu zen.
Gernika Lointek Bizkaiako Gaby Ocete jokalariak lesioa jasan zuen joan den domekan lehiatutako partiduan. Gernika KESBetik adierazi dutenez, medikuaren txostenaren arabera pronostikoa “ona” da; hamabost egunetik hilabetera bitarteko suspertzeko epea aurreikusten du taldeak.
Endesa Ligako zortzigarren jardunaldia lehiatu zuen Gironan Gernikako taldeak. Garaipena lortu arren, joko antolatzaileak hirugarren laurdenean partidua jokatzeari utzi behar izan zion. Gernika KESBetik adierazi dutenez, jokalariak eskumako belauna lesionatu du. Zehazki, mediku txostenak dioenaren arabera lesioa kartilago mailan dago kokatuta, berna-hezurraren aldera.