Odola ematera deitu dituzte Busturialdeko herritarrak
Azaroan Gernika-Lumo eta Bermeotik igaroko da Osakidetzako autobusa.
Eman odola, nigan bizi lelopean Osakidetzak, Euskadiko Odol Emaileak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak odola ematera deitu dituzte eskualdeko herritarrak, daukan garrantzia gogoratuta.
Gernika-Lumon astelehenean egon zen autobusa, baina hilaren 11n berriz igaroko da Foru plazatik: 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara egongo da bertan.
Bermeoko Lameran, berriz, odola eman ahalko dute herritarrek hilaren 28an, 09:30etik 14:00etaraeta 17:00etatik 20:30era.