Bermeoko neskatilak eta sareginak saritu dituzte
Arrantza sektorean lan egiten duten emakumeek aurrera eramandako ekimen berritzaileengatik jaso dute saria
Bermeoko Neskatila eta Saregin Autonomoen Elkartea saritu dute asteon Gijonen (Espainia). Bertan, Arrantza Sektoreko Espainiako Emakumeen Sareak seigarren kongresua egin zuen atzo eta herenegun, eta horren baitan saritu dituzte Bermeoko neskatilak eta sareginak.
Hain zuzen ere, arrantza sektorean lan egiten duten emakumeek aurrera eramandako ekimen berritzaileengatik jaso dute saria. Aurten abiarazi dute proiektu berria, eta bisita gidatuak egiten dituzte portuan lan egiten duten emakumeen lana zein den erakusteko. Era berean, arrantzaleen kofradia erakusten dute, bai eta arrain salmentak zelan egiten diren ere.