Berdintasunerako Gunea bisita daiteke gaur Gernika-Lumon
Eguenean eta barikuan, berriz, Bermeon egongo da 09:15etik 18:15era; Lameran kokatuko dute autobusa.
Beste behin ere, Emakunderen Berdintasunerako Gunea Gernika-Lumon dago gaur; San Juan Ibarran dago autobusa, eta 17:00ak arte bisita daiteke. Ikasleekin hezkuntza berdintasunean hazteko hausnarketa egiten ari dira gaur Gernika-Lumoko ikasleak udalerriko Berritzeguneagaz batera, “hezkuntza berdintasuneko zutabeetan erreparatuz”.
Aurtengo leloa Erabakitzen dudana izango naiz da, eta emakume eta nesken ahalduntzean dago oinarrituta.
Gune ibiltaria hainbat herri eta hiri zeharkatzen ari da Berdintasun Gunearen leloagaz zerikusia daukaten mezu eta ekintzak zabaldu asmoz. Eguenean eta barikuan Bermeon egongo da; Lameran kokatuko dute autobusa. Bi egunetan 09:15etik 16:30era, herriko ikasleentzat zabalik egongo da. Bermeon, herriko ikasle eta ikasleen gurasoen elkartearekin indarkeria matxistaren kontrako sentsibilizazio kanpaina egingo dute.
16:30etik 18:15era, berriz, sarrera librea izango, hau da, gura duten herritarrek bisitatu ahalko dute autobusa.