Euskal argazkilarien ikuspegiak, erakusketa bakarrean bilduta
Argizaiola 2018ko bilduma Gernika-Lumoko Kultur Etxean dago ikusgai urriaren 15era arte.
Euskal Herriko Argazkilari Elkartearen Argizaiola 2018 Lehiaketaren erakusketa ikusgai dago urriaren 15era arte, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
49 argazki daude, eta horietatik laupabost Photoka Gernikako Argazkilari Elkarteko kideenak dira. La busqueda argazkiagaz Oskar Manso Navas gasteiztarrak irabazi zuen iazko lehiaketa.
Koloretan zein zuri beltzean, euskal argazkilariek askotariko errealitateak, paisaiak, kirolariak, objektuak, eraikinak etab erakusten dizkiete bisitariari.