Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

"Lorpenak arrisku egoeran daude eta egonkortu egin behar dira"

Busturialdea
GizarteaPolitika

Udako etenaldia eta gero, irailaren 16an batuko dira Busturialdeko pentsiodunak berriro. Orain arte lortutakoak defendatu, eta bizitza duinen aldeko eskaerekin jarraituko dute.

2019/09/03
Ane Maruri Aransolo

2018. urteko urtarrilaren 15ean hasi ziren pentsiodunak euren aldarrikapenak kalera ateratzen. Zaparradei aurre egiteko aterkia dute ikurtzat, eta elkarregaz hainbat oztopo gainditu dituzte dagoenerako. Hala ere, oraindik eskaerak asko eta anitzak dira, eta bizitza duinak eskuratu bitartean ez direla etengo diote Bego Landa eta Mikel de la Fuente Busturialdeko pentsiodunek. Udako etenaldia egin ondoren, ikasturtea irailaren 16an hasiko dute; astelehenero egin legez, elkarretaratzean batuko dira.

2018ko urtarrilaren 15ean hasi zineten zuen aldarrikapenak kalera ateratzen. Astelehenero batzeak zein lorpen suposatu ditu?
Mikel de la Fuente: Pentsiodunen mugimenduak hainbat lorpen eskuratu ditu azken bi urteetan, baina lorpen horiek arrisku egoeran daude oraindik eta egonkortu egin behar dira. Urte luzez eguneratu gabe egon dira pentsioak, baina aurten KIPa errespetatuz eguneratzea lortu dugu, eta hurrengo urteetan ere metodo berdina jarraitzea bermatu beharra dago. Horrez gain, urtarrilean ezarri beharko litzatekeen eta pentsioetan eragin zuzena edukiko lukeen finantza jasangarritasuna bermatzeko legea 2023. urtera arte atzeratzea lortu dugu; lege horrek pentsioak gutxitzea dakar. Eta besteren artean, aipatzekoa da alargunen pentsioetan lortutako hobekuntza txikia; ez da nahikoa, pertsona gutxiri eragiten dielako.

Aldarrikapen batzuk eskuratu dituzue, baina bizimodu duinak edukitzeko oraindik asko falta dela uste duzue?
M.F.: Bizitza duinak izan arte aldarrikapenak egiten jarraituko dugu. Hala, pentsio duinen defentsa egiteko eskatzen diegu udalei. Gobernuari Europako gutun Sozialaren eskaerak bete ditzan eskatzen diogu. Hau da, lanbide arteko gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea, eta gutxiengo pentsioa, berriz, 1.080koa. Menpekotasun egoeran bizi diren pertsonentzat diru publikoz ordainduak diren osasun zerbitzu eta prestazioak legez bermatzea ere eskatzen dugu. Halaber, pentsioen igoera automatikoa eta iraunkorra izatea gura dugu, gutxienez, eguneroko bizitzaren garestitzearen araberakoa. Gainera, azken urteetan lortutako eskubideak egonkortzea ezinbestekoa da. Hau da, KPIaren araberako errebalorazioa egiten jarraitzea. Beharrezkoa da hori bermatzea, baina irailean Espainiako Gobernua eratu ezean, lorpen hori zalantzan egongo litzateke. Izan ere, hauteskunde berriak azaroaren 10ean izango liratele, eta baliteke lorpen hori hurrengo urtera begira ezin mantendu izatea.

2011 eta 2013. urteko lan erreformak kaltegarriak dira pentsiodunentzako?
M.F.: Bai, eta prekarietatea ugaritzen duten 2011ko eta 2013ko lan erreformak bertan behera geratzea gustatuko litzaiguke, baina gutxienez, erreforma horien alde kaltegarriak ezabatzea eskatzen dugu. Izan ere, pentsio askoren gutxitzea dakarte. Lege horiek pentsio berriak aurreko urteetakoak baino baxuak izatea eragiten dute. Eskubideak daude jokoan, eta horien alde kalera irten behar gara, gobernuei presioa egitera. Hurrengo urteetan 9 milioi pentsiodun izatetik 15 milioi izatera igaroko gara, eta horri aurre egiteko, beharrezkoa da gero eta baliabide gehiago pentsioetara bideratzea. Horretarako, gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izan beharko litzateke, eta Gizarte Segurantzako kotizazioari duen muga kendu beharko litzaioke.

Herritar eta eragileen babesa jaso duzue behin baino gehiagotan, azkenengoz Bilboko jaietako manifestazioan.
Begoña Landa: Asko gara egoera honetan gaudenak, eta asko izateaz gain, ezberdinak eta anitzak gara. Jakin dugu gure artean egon diren desberdintasunak alde batera uzten eta helburu jakin baten alde lan egiten. Gure mugimendua transbertsala da. Eragile eta elkarteen babes handia jaso dugu askotan. Horrelako laguntza astelehenero jasotzeak ez dauka zentzu handirik, baliabideak erretzen ditugulako, baina noizbehinka elkartzen jarraitzeko asmoa daukagu eskualdean. Enparantzatik atera, errepidera salto egin eta eragileen babesa jasotzeko gogoa ere badaukagu.

Zuena aldarrikapen soziala dela diozue, eskakizunak herritar guztientzako dira?
B.L.:Estatu espainiarrean Bizkaiko pentsiodunen aldarrikapenak ez dituztela ulertzen irakurri dut askotan, eta gure pentsioak handienak direla esanez defendatzen dute hori. Baina gure aldarrikapenak ez dira gure kontua, mundu guztiarentzako bizitza duinak aldarrikatzen ari gara. Emakume eta alargunen pentsioak dira murritzenak, eta horiei pentsioak behar den beste igotzea gura dugu. Gaur da geroa da gure lola, eta horrek gure seme-alaben eta iloben pentsioen alde egiten ere gabiltzala esan gura du.

Ikasturte berrirako zein asmo dituzue?
B.L.: Aldarrikapen horiek kalera eramango ditugu, eta gure eskualdeko herri guztietan berriro aurkeztuko ditugu mozioak. Hala, alderdi politikoak euren artean eztabaidatzera eta gaia lantzera bultzatuko ditugu. Udal bakoitzak mozioa babesten duen edo ez esango du.

Pentsiodunentzako egun bereziak izango dira hurrengoak; ikasturtearen hasieragaz Hirugarren Adinekoen Nazioarteko Eguna dator.
B.L.: Kurtso berria hasiko dugu orain. Udako oporraldia dela eta, eten egin genuen gure jarduna, baina irailaren 16an 12:00etan berriro batzen hasiko gara, astelehenero. Urriaren 1a egun berezia da, Helduen Nazioarteko Eguna baita. Hala, elkarretaratze berezia egingo dugu irailaren 30ean, astelehenean Gernika-Lumon. Indar berezia eman gura diogu egun horri. Bizkaian 50.000 lagun elkartzea espero da, baina beti Bilbon izan beharrean, eskualdeka edo tokien arabera banatzea erabaki dugu, elkarretaratzeetara jende gehiago gerturatu ahal izateko. Oraindik lantzen gabiltzan egun berezi bat ere bultzatuko dugu. Azaroaren 14a izango da. Herritarren Mobilizazio Eguna egin gura dugu. Lau orduko geldialdia egitea gustatuko litzaiguke, eta lanketa prozesuan gabiltza. Eragile sozial, zein elkarte eta sindikatuekin hitz egiten gabiltza horretarako. Hitz egin dugun elkarte eta eragileen erantzuna baiezkoa da. Guztiek ezin izango dute geldialdia egin, baina adierazpenaren alde publikoki agertzeko asmoa agertu dute.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

«
abendua 2019
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • abuztua 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • abuztua 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
  • abuztua 2015
  • uztaila 2015
  • maiatza 2011
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
  • 94-627 10 85
  • busturialdea@hitza.eus
  • Bekoibarra, San Miguel eraikina, 35, 1. solairua. 48300, Gernika-Lumo
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Laguntzaileak
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.  

Privacy & Cookies Policy

Necessary Always Enabled