Hareagaz sortutako maisulanak
Andoni Bastarrika eskultore azpeitiarrak hondarragaz eraikitako artelana sortu du asteburuan San Antonio hondartzan.
Andoni Bastarrika eskultore azpeitiarra San Antonio hondartzan izan zen barikutik domekara bitartean. Eskultoreak hondarragaz sortzen ditu bere artelanak; hondartzan zuen beharrezko material guztia, eta hori erabilita harezko olagarria eratu zuen Bastarrikak hurreratu ziren ume eta nagusien begien aurrean.