Goizalekoak Adamellon egon dira italiar eta alemaniar lagunekin
Pforzheimgo (Alemania) eta Vicenzako (Italia) mendi taldeekin 2008tik daude senidetuta.
Urtero moduan, aurten ere Goizale Mendi Taldeko zenbait kidek Pforzheim (Alemania) eta Vicenzako (Italia) taldeetakoekin senidetze ibilbidea egin dute.
42 pertsonek (hamabost Italiatik, hamalau Alemaniatik eta hamahiru Busturialdetik) parte hartu zuten uztailaren 12tik 18ra Italiara egindako irteeran. Esan dutenez, esperientzia oso aberasgarria izan da guztientzat, bai egin duten “ibilbideagatik eta baita elkar ezagutzeko aukera paregabeagatik ere”.
2008tik daude senidetuta eta orduz geroztik Alpeetan, Pirinioetan, Picos de Europa eta Dolomitetan ibili dira.