Gazte bat larri zauritu da Elantxoben, uretara jauzi egin ondoren
Atzo, Madalen Egunean, gertatu zen istripua. Zauritua Gernika-Lumoko ospitalera eraman zuten anbulantzian.
Uretara jauzi egin eta buruan kolpea hartu ondoren, gazte bat larri zauritu da Elantxobeko portuan.
Istripua atzo gertatu zen, Madalen Egunean hain zuzen ere. Segurtasun Sailak adierazi duenez, gazte bilbotarrak portutik salto egin eta ontzi baten poparen kontra jo zuen. Antza denez, buruagaz kolpea hartu eta bizkarrezurreko hainbat orno hautsi zituen istripuan.
Itsasoko Gurutze Gorriko sorosleek uretatik atera ostean, 20 urteko gaztea Gernika-Lumoko ospitalera eraman zuten anbulantzian, egoera larrian.