Motordun txalupa batek 11 urteko ume bat zauritu du Bermeoko portuan
11:45ak aldera gertatu da istripua, eta umea larri zauritua eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, larrialdi zerbitzuek adin txikiko bat Gurutzetako ospilatera eraman dute Bermeoko portuan istripua izan ondoren. Iturri berberaren arabera, motordun txalupa batek udalekuetako ekimenak portuan egiten ari ziren ume talde bat aurretik eraman du.
Udalekuetako haurrak uretako bizikletetan zebiltzala gertatu da istripua, 11:45ak aldera. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko. Zauritutako 11 urteko neska portuan bertan artatu behar izan dute Gurutze Gorriko larrialdi zerbitzuek. Larri zaurituta, Gurutzetako Ospitalera eraman dute Osakidetzaren helikopteroan.