Kortezubiko XIV. Mendi Martxan izena emateko epea irekita dago
12 urtera bitarteko umeek 6 euro ordaindu beharko dituzte martxan parte hartzeko, eta bazkaria doan izango dute. Gainerakoek 8 euro ordaindu beharko dituzte aurretik izena emanez gero, eta 10 euro egunean bertan.
Kortezubiko XIV. Mendi Martxan izena emateko epea ireki dute jada Gure Arbasoen Herria Kultur Elkarteko kideek. Uztailaren 20an [zapatua] egingo dute proba eta ordura arte dute interesatuek ordainketa egiteko aukera.
Mendi martxara eta ostean frontoian egingo duten bazkari herrikoira gerturatzeko Tanden elektronika dendan, Lagunetxea tabernan edota Kortezubiko udaletxean eros daitezke txartelak. Ordainketa Laboral Kutxan ere egin daiteke ES80 3035-0022-41-0221154997 kontu korrontera dirua sartuz, eta izen abizenak zehaztuz.
12 urtera bitarteko umeek 6 euro ordaindu beharko dituzte martxan parte hartzeko, eta bazkaria doan izango dute. Gainerakoek, aldiz, 8 euro ordaindu beharko dituzte aurretik izena emanez gero, eta 10 euro egunean bertan. Bazkariak 15 euro balio ditu nagusientzako, baina martxara zein bazkarira joanez gero, 20 euro baino ez dituzte ordaindu beharko.
Mendi martxaren antolatzaileek adierazi dutenez, ez dute parte hartzeko gehienezko mugarik jarriko: “Ez da proba puntuagarri bat, beraz, edonor hurbil daiteke. Normalean 300 bat lagunek ematen dute izena”.