Bermeotarrak ahobizi eta belarriprest izateko euskaraldiko irudia estreinatu du Bekoportalak
Euskaraldiaren bigarren txanparen aurrean indarrak hartzen hasi dira bermeotarrak.
Euskaraldiak jarraipena izango du aurten eta datorren urtean, eta egitasmoa bizirik mantentzeko asmoz, Bekoportalak ahobiziak eta belarriprestak gogoan izateko irudia estreinatu du.
Irudi berriagaz “Euskaraldiaren bigarren txanpari begira indarrak hartu nahi dira Bermeon”. Euskaraldiaren bigarren etapa “berrikuntzekin” etorriko dela adierazi dute Bermeoko Udaletik. Izan ere, herritarrek Belarriprest edo Ahobizi rolak hartzeaz gain, “entitateek euskaraz aritzeko neurriak hartzeko prozesua” abiaraziko dute.
Horren prestaketa lanak “laster” hasiko dituzte. Herritarrek eta erakundeek batera landuko dute, eta “eguneroko bizitzan inertziak aldatzea” bilatuko dute.