Era guztietako jarduerez betetako asteburua
Lumoko herritarrentzat egun handiak izango dira bihar eta etzikoak. Bermeon eta Mendatan ere zer edo zer egin egongo da asteburuan.
Sanpedroak heldu dira, eta jaiekin batera ekintzaz betetako egitarauak prestatu dituzte hainbat herritan. Asteburu berezia izango da esaterako Lumo, Bermeo eta Mendatako herritarrentzat.
Bihar izango da San Pedro Eguna, eta lumotarrak gogo handiz hasiko dira goizetik dira beraien egun handienak ospatzeko. Txupinak iragarriko du festen hasiera; jarraian tortilla txapelketarako izen ematea zabalduko dute eta horrela, festa giroan bete-betean murgilduko dira Lumon.
Tortilekin batera herri bazkaria egingo dute: arrain sopa, txerri karrilerak eta nola ez, postrea bazkalduko dute. Arratsaldean txapelketen artean ibiliko dira herrikoak: karten txapelketek eta idi probekin edarto pasatzeko aukera edukiko dute.
Domekan ere antzeran ibiliko dira. Ume eta nagusien mailatan banatuta igel toka eta futbolin txapelketak lehiatuko dituzte, sukaldariak marmitako lapikoak prestatzen ari direla. Jaiak amaitzeko, txokolatada eta disko festa izango dute.
Mendatarrak Marmiz auzoan batuko dira bihar goizean. Hamaiketakoagaz eta poteoagaz hasiko dute eguna, eta ostean ohikoa bihurtu den herri bazkaria egiteko bilduko dira. Egun osoan musikaren doinuek girotuko dituzte sanpedroak.
Domekan Zarrabentara. Domekan baina, Zarrabentan ospatuko dituzte jaiak. Zarra Berri lagun Elkarteak hainbat jarduera prestatu ditu; meza ostean herri bazkaria egingo dute txokoan. Izena eman nahi duenak txokoan jarri duten kartelean eman beharko du.
San Pedro arrantzaleen santua izanik, Bermeon Arrantzaleen Kofradiako Eguna ospatuko dute. Tradizio handiko prozesioagaz ekingo diote egunari bihar. Udalbatzak kofradiako zuzendari batzordea agurtu ostean, Alde Zaharretik eta portutik irtengo da prozesioa. Santa Eufemiara iritsitakoan meza egingo dute.
Egitarauak:
Bermeo:
- Bihar, zapatua.
- 10:15. Bermeoko udalbatzak Arrantzaleen kofradiako presidentea eta zuzendari batzordea agurtuko du.
- 10:30. San Pedroren prozesioa Alde Zaharrean eta portuan.
- Ostean, meza Santa Eufemian.
Lumo:
- Bihar, zapatua.
- 11:25. Jaien hasierako txupina.
- 11:30. Tortilla txapelketarako izen ematea.
- 12:00. Meza.
- Ostean. Ardoa eta gailetak.
- 13:30-13:45. Tortillen aurkezpenak. Tartean, bertsolariak..
- 14:00. Tortilla txapelketako sari banaketa.
- 14:30. Herri bazkaria.
- 17:30. Briska txapelketa.
- 18:00. Idi probak.
- 18:30. Mus txapelketa.
- Ostean. Briska eta mus txapelketako sari banaketa.
- 20:30. Mexico lindo, Humberto Luisegaz.
- Etzi, domeka.
- 11:00-11:30. Marmitako txapelketarako izen ematea.
- 12:00. Igel-toka eta futbolin txapelketak.
- 13:00. Meza.
- 13:45. Elai Alai dantza taldea.
- 14:00. Marmitako lapikoen aurkezpena.
- 14:30. Marmitako sari banaketa.
- 17:00. Tute txapelketa.
- 17:00. Axi ekitaldiak.
- 18:00. Txokolatada.
- 18:30. Naiara disko festa.
- 20:00. Jaien bukaerako txupina.
Mendata:
- Bihar, zapatua. (Marmizen)
- 11:00. Hamaiketakoa, poteoa eta umeen jolasak.
- 14:00. Herri bazkaria.
- 17:00. Mus eta briska txapelketak.
- Etzi, domeka. (Zarrabentan)
- 12:00. Meza. Ardoa eta gailetak banatuko dituzte ondoren, trikitilarien musikak girotuta.
- Ostean, herri bazkaria Zarrabentako txokoan.