40 urteko ibilbidea ospatzeko kontzertu berezia eskaini du Mundakako Abesbatzak
Mungiako Jose Maria Arregi Abesbatzagaz, Segoviako Amadeus Abesbatzagaz eta Mundakako Jose Maria Egileor txistulari taldeagaz bat egin zuten ekimen gogoangarria egiteko.
Mundakako abesbatzak lau hamarkada betezen ditu aurten. San Pedro jaien inguruan abesbatzak kontzertu berezia eskaintzen du urtero bere udalerrian, baina zapatuan are kontzertu gogoangarriagoa egiteko batu ziren 40 kide zein urte dituen abesbatzak.
Beraiekin batera, gonbidatu berezi bezala, Mungiako Jose Maria Arregi Abesbatza, Segoviako Amadeus Abesbatza eta Mundakako Jose Maria Egileor txistulari taldea egon ziren ekitaldian.
Gaizka Lozano buru duen abesbatzak gainezka egin zuen Andra Mari Zeruratzea Elizan herriagaz eta gonbidatuekin batera Agur Jaunak abestu zuten ekitaldi hunkigarriari amaiera emateko.